martes, 3 de mayo de 2011

BERRI TXARRAK


Berri txarrak 1994-ean zortu egin zen Lekunberrin. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) osatzen zuen hasiera, baina Aitor Oreja (Gitarra) 2004-an taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.
Mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da.
Inglaterran, Dinamarkan, Alemanian,AEBetan, Nikaraguan... lekutan birak egiten egon dira.

BIZARDUNAK


Bizardunak Nafarroan sortutako taldea da, euskaraz abesten dute eta folk musika taldea da. Taldea 9 lagunek osatzen dute eta beren musika estiloa euskal folk erradikaltzat hartzen dute, beraien letrak politikaz eta ironiaz beteta daudelarik, The Dubliners eta The pogues musika talde Irlandiarren musika estiloetan oinarritu dira beraien kantak egiteko, gehienetan politikaz hitz egiten duten arren, gai asko jorratzen dute karlistadetatik hasita, langileen egoeraraino.

miércoles, 27 de abril de 2011

ESNE BELTZA



















Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Talde hau sortzeko ideia Xabi Solanoren ideia izan zen eta taldearen izena Fermin Muguruzak proposatu zuen. Talde honen musika REGGAE, SKA eta HIP-HOP-en nahaste bat da trikitixarekin lagunduta.
2008-an talde honek lehenengo diskoa atera zuten Made in Euskal Herria izenekoa. Lehenengo disko hau 15 abesti ditu. Nagusiki euskeraz abesti eta estrofak ditu baina estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez dauzkate.

Taldekide askok osatzen dute talde Esne Beltza: Xabi Solano (Trikitixa), Sergio Ordoñez (Ahotsa), Jon Mari Beasain (Guitarra eta panderoa), Aitor Zabaleta (Bajua), Pello Gorrotxategi (Teklatua eta koruak), Zigor Lampre (D.J), Iban Zugarramurdi (Bateria), Haritz Lonbide (Tronpeta) eta Jon Elizalde (Tronboia)

lunes, 18 de abril de 2011

ZE ESATEK!





















Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea da Gipuzkoakoa hain zuzen. Hamar lagunek osatzen dute taldea eta momentuz diska bakarra kaleratu dute. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuetaz osaturiko taldea da, TRIKIZIO, THE TXORTAINS, SKUNK, HARLAX eta NUKE taldeetan aritutako musikariak. Taldearen filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea da, jendea giroan sartzea eta mugiaraztea da taldearen estila.